2010/03/25

XX mendeari buruzko gertaerak/ IRANGO hauteskundeak




1-WORD dokumentua prest egon behar du gaur.
Bertan testua eta gaiarekin lotutako 3 argazi azaldu beharko dira.
Goiburua jarrita izan behar du dokumentuak: VER>VER ENCABEZADO>titulua, egileen izenak eta orriadea bertan idatzi letra txikiago batean.
Iturriak aipatu (hau da lanean idatzi behar duzue informazioa nondik atera duzu. Kontuz, ez du balio "Wikipedia" esatea, eman URLa (artikularen helbidea)

2- Goiko bukatutzat ematen duzuenean Nor bere lanari ekingo dio: beste ekarpen bat egingo duzu Irango iraultzari buruz youtuben bilatutako lau bideoz osaturik izango dena. Hori egin baino lehen beheko bideoa ikusi.





Bideoak bilatzeko
"Neda Agha" (hemen dagoena eskuratu ahal izateko
"revolución irani"
"elecciones en Irán"
"Teheran: reacciones ante los resultados electorales"
Bideoen aurretik testu bat idatzi haorien aurkezpena egiteko



2010/03/24

Lanak eta aurkezpenak: XIX eta XX mendea



Egun hauetako lanerako binaka aritu beharko zarete. Horretarako zozketa egingo dugu. Gaiak ere zozketatuko ditugu. Bi saio dituzue word bat prestatzeko. Bertan argazkiak eta testuak paratuko dituzue.

1. Kolonialismo(a)
2. Emmeline Pankhurst/sufragismoa
3. Ilargiratzea
4. Ku Klux Klan
5. Che Guevara
6. Errusiar Iraultza
7. Esklabotza

2010/03/16

PASAPALABRA



Dagoeneko jakingo duzuenez Laura Gonzalo izeneko neska gazteak pasapalabrako botea eraman egin zuen joan den ostiralean. Emanaldiaren bideo jarri dizuet hemen. Ikusi eta ondoren ariketatxo hau egingo duzu: apuntatu letraz-letra Laurak ematen dituen definizioen hitza.
1-Orri batean apuntatu erantzunak
2-Blogera pasahurrunkera alfabetikoan
3-Youtuben bideoa bilatu eta zure blogera igo

2010/03/15

Martxoak 15


1-Goizean Iraultza Frantsesari buruzko laburpena hasi zarete. Bukatu hori faborez.

2- Maria Antonieta filmari buruzko kritika idatzi. Horretarako beheko galderak erantzunez testua osatu. Eta ez ahaztu "loturak jartzen": Bestalde, horretaz gain esan behar da, gainera, alde batetik.....bestetik...; uste dut; deritzot; nire ustez..


0- Egizu filmaren fitxa: urtea, herria, iraupena, titulua, zuzendaria… (informazioa interneten bilatu)

-FILMAREN SINOPSIA EMAN (EUSKARAZ)

1- Titulua egokia iruditzen zaizu?


2-Sinesteko moduan kontaturik al dago? Zeintzuk dira azaltzen diren pertsonaiak? (nobleak, ala herri xehea)



3-Zein erritmo mota duen filma honek?
Musika laguntzen du erritmoa mantentzen?
Zeintzuk dira ikuslearen moduan iapgarriak diren eszenak



4-Kokapenari egokia deritzozu? Zergatik?


5-Attrezzo ( arropa, tresmeria, barne- dekorazioa...) ondo aukeratu dute zure ustez? Nobleziaren luxua eta aberastasuna islatzen dute?



6-Casting- lana ondo egin al dute? Hots, aktoreak ondo hautatu dituzte? Horien lana baloratu. Maria Antonieta eta Luis XVI ondo irudikatuta daude zure ustez?



7- Nori errekomendatuko zenioke?

8-Pelikula ikustean, zer sentitu duzu? Bizi-Poza? Negargura? Beldurrik? Haserrealdirik?Tristura? Egonezina? Nekea? Asperkizunik?...

9-Zuzendariaren asmoa komentatu: Pelikula komertziala egin nahi zuen besterik gabe ala pentsarazi nahi dio ikusleari? Zer da zure ustez zuzendariak transmititu nahi diguna? Ados al zaude?

10- Amaiera irekia ala itxia da? Beste bat proposatuko zenuke? Zein?

11- Historikoa al da Filma?

2010/03/10

Gaurko lanak



Gaurko lana: Floridari buruz Sam-i "prentsa-aurrekoa"n aditu geniona artikulu moduan idaztea da. Beraz atzoko datuekin idalana sortu.
1- titulua eman
2-sarreratxo bat idatzi
3- Testua idatzi. Honelako espresioak sartu beharko dituzu: Horretaz aparte esan zigun; ....gehitu zuen; Gainera.....; beste alde batetik azaldu zigun....; Bestaldetik............; Horretaz gain gehituz zuen....................; .....gaineratu zuen.

Oharra: notarako da. Wordean egin eta gero pasa blogera

Bukatzen duzunean beste ekarpen bat egin argazkiez osaturik:

  • Everglades ( Googleko irudietara jo)
  • Disney World Orlando

2010/03/07

ERREFORMARI BURUZKOAK




Gaurko lana :
Blogean bi ekarpen egin beharko dituzue:
1- Erreformari buruzko testuaren laburpena idatzi. Titulua: Erreforma
-Elias-ek testu horri buruzko galdera batzuk prestatu ditu eta haren blogean daude.Galdera horiek kopiatu eta erantzun.

2- Beste ekarpen bat. Titulua: Protestanteak Euskal Herrian.
Galdera hauek kopiatu eta erantzun. Azken hori egiteko helbidera joan beharko duzu:
http://www.hiru.com/euskal_literatura/euskal_literatura_00450.html

1- Historian zehar protestanterik izan al da Euskal Herrian?
2-Noiz (zein medetan)?
3-Non?
4-Zer gertatu zen 1560. urtean?
5- Juana Albretekoak zer agindu zion Leizarragari?
6- Bakarrik egin zuen lan hori?
7- Noiz argitaratu zuten Iesus Christ gure Iaunaren Testamentu Berria?
8- Leizarraga idazle lana ala itzultzaile lan egin zuen zure ustez?
9- Testamentu Berriaren atalak aipatu.
10-Beste obrarik idatzi al zuen? Zeintzuk?
Hel
3- Beheko helbidera jarri zure ekarpenean. Zer ikusten da bertan? Zure erantzuna idatzi helbidearen ondoan:
http://www.euskomedia.org/leizarraga