2009/06/15

2009/06/02

Ekainak 3an egin beharrekoak

Ikasle estimatuak, hona hemen egin behar duzuena:
(Beste edozein lan bukatu gabe baldin badago, utzi oraingoz, aurrerantzean amaituko dugu)

Dakizuenez, ostiralean kontrola daukagu, Ismenerekin hitz egin dut eta irteera 12etan hasiko da, horregatik, nirekin duzuen lehenbiziko orduan GIZARTE KONTROLA izango duzue.

7. unitatea sartzen da. BIRPASATZEKO BI ariketa egin behar dira (HORRELA IZANGO BAITA AZTERKETA!!!, )

1- Beheko galderak erantzun zuen blogean (kopiatu eta galdera erantzun liburua erabiliz):

1- Zenbat milioi pertsona bizi dira EB?
2- Zenbatekoa da jaiotza tasa EB ?
3- Europar Batasuneko biztanleria definitzen duen ezaugarria?
4- Jendeztatua al dago EB?
5- Zein hizkuntza da erabiliena?
6- Zein erlijio erabiltzen da gehien?
7- Non dago biztanleria dentsitate handiena?
8- Eta txikiena?
9- EB-n,zein lurraldetan bizi da jende gehien?10-Eta gutxien?
11-Azken hamarkadetan kultura aberastu egin al da?
12-Hizkuntza ugari hitz egiten al dira?
13-Eta horietatik zenbat dira ofizialak?
14-Hazkundearen erritmoa bizkorra al da?
15-Heriotza-tasa altua ala baxua da?
16-Eta jaiotze-tasa?
17-Arazoa handia al da biztanleria zaharra izatea? Zergatik? (edo zein?)
18-Nork du bizi-itxaropen luzeagoa,emakumeak ala gizonezkoak?
19-Espainian non dago berezko hazkunde negatibo gehien?
20-Zenbatekoa da, zerbitzuentzat lan egiten duen biztanleriaren kopurua?
21- Zeini esaten zaio Baby Boom-a?

Oharra: Galdera hauek ikasleek proposatutakoak dira

2-Nire blogean birpasatzeko dagoen ariketa "Biztanleria 7" egizue (hortik ere galderan aterako ditut kontrolerako, "berdin-berdinak") .