2009/05/17

MAIATZAREN 18AN EGITEKOAK

Ikasle estimatuak, espero dut asteburua ondo pasatu izana eta gogoz egotea lan egiteko. Errepasatuko dugu egindako azken lanak:
1-Último testigo pelikulari buruzko iritzizko testuak bukatuta egon behar dira. (Ikasle pare batek etxean bukatuko zutela esan zidaten). Epea bukatu da
2- GIZARTE ari dagokionez :
7 unitateari buruzko galderak egiten ari zineten binaka.
Gogoratu galdera horiek liburuko 104-107 informazioaz eginak ziren.
Gaur galdera horiek zuen blogean kopiatu; ekarpenari titulu hau jarriozue: EBko eta Espainiako biztanleari buruzko zenbait galdera. Oraingo honetan galdera horiei erantzuna eman beste kolore batez idatzita
3- GURE GAUZAK SL BLOGEko "Biztanleria 7" izenekoa egin (ikus behean). Erreza da, eta zuen galderak kopiatu ditut . START eman, erantzun zuzenean klik egin , Correct ala Wrong jarriko du; Next eman eta aurrera jarraituko duzue.
4- ALDIZKARIRAKO artikulotxoa idatzi egin behar zer ordenagailu gelan, badago jendea hori oraindik egin ez duena. Mesedez biharko klasea aprobetxatu hori egiteko.

2009/05/14

2009/05/06

MAIATZAREN 6an EGITEKOAK

1-Informatika gelan egondako azken egunean "IRITZIZKO TESTU"ari idaztari ekin genion, hau da, Último testigo filmari buruzko kritika idazten ibili zineten. Horren ekarpena blogetan egon behar du ikusgai, TESTU moduan, ez erantzun andana moduan. Falta zirenek artxibo bat eskuratu behar dute 3Eko karpetatik. Artxibo horretan azaltzen diren galderak erantzunez testu idaztea lortuko duzue.
2- GURE GAUZAK SL aldizkariarentzako ekarpena egin behar da gaur. Zure gustukua den pertsona, pertsonaia, tokia, zaletasuna, telebistako saioa, filma, ogibidea, liburua, kirola...ri buruzko lantxo bat egin behar duzu.
a- Informazioa bildu
b-WORD erabiliko duzu, eta horren zuzentzaile ortografikoa.
c- Irakaslearen oniritzia eta gero blogera pasatuko duzu
d- Ale honetako koordinatzaileek blogetik hartuko dute zure ekarpena