2009/04/27

EGUNGO MIGRAZIOAK- apirilaren 27an


EGUNGO MIGRAZIOAK izeneko ekarpena egin beharko duzu zure blogean. Horren bitartez 6. unitatean falta zaizkigun edukiak ikusiko dituzu. Horretarako GIZARTEko liburu erabili beharko duzu.

1- Gaur egun honako hiru migrazio-fluxu bereiz ditzakegu: (98. orrialdean "Kanpoko eta nazioarteko migrazioak" delakon begiratu.

2- Etorkin edo emigranteez gain iheslariak ditugu. Eman horren definizioa. (99. orrialdean "Iheslarien egoera" irakurri) .

3- Iheslari-estatua ofiziala da. Azaldu zer esan nahi du horrek (99. orrialdean "Ihesalrien egoera" irakurri).

4- ACNUR erakundea. Erakunde hori zer den jakiteko bisitatu haren
web gunea: http://www.acnur.org/index.php . Hor ezker aldeko "información general" delakoan klik egin. Noiz eta zergatik sortu zen ACNUR? Orri horretan bertan irakurri zer diren borontate oneko enbaxadoreak eta zure hitzetan jarri blogean.

5- Liburuko 100ra joan eta bertako "Immigrazio-politika eta legez-kanpoko immigrazioa" irakurri eta etorkin-kuotak eta immigrazio legei buruz esaten dutena laburtu.

6- 100. orrialdean bertako "Migrazioen ondorioak" deritzon ataletik helmuga-herrialdei migrazioen onurak eta arazoak zeintzuk diren esan.

7- 101 orrialdeko "Legez kanpokoak irakurri" eta laburutu migrazio mafiei buruz esaten dutena.

8- Aditu-ihesa zieni esaten zaio?(ikus aditu ihesa izenekoa 101. orrialdean)

9. EUSTAT web gunea bilatu eta zure udalerriari buruzko datuak atera: Zenbateko emigrazio duzue? eta Zenbateko immigrazio?

10. Google-ra jaon eta bertako "irudiak/imágenes erabili campo de refugiados/iheslarien babesgunei buruzko argazkiak bilatzeko. Bost argazki gorde zure karpetan. Horietako bat erabili blogean.

2009/04/22

abentura- kontakizunak eta sinonimoen hiztegia


Gaurko lanerako euskarazko liburua eta on-lineko sinonimoen hiztegia erabili beharko dituzue. Hona hemen zer egin behar duzuen:
1-Blogeko sarrera batean idatziko dituzu abentura- kontakizunen ezaugarriak tituluaz
2- BISONTE EHIZTARIAK deritzon testua irakurrita dugu gelan (95. orrialdean). Orain testu hori baliatuz
-Beste sarrera batean liburuaren laburpena egin (testu liburuan dago).
- Idatzi hau: Interneten euskarazko sinonimoen hiztegia ezagutarazi nahi dizuet. Behean helbidea duzue eta bertan topaturiko sinonimo batzuk
-Azpimarratu ditugun hitzen zerrenda egin eta sinonimoak bilatu.

http://www1.euskadi.net/hizt_sinon/indice_e.htm

2009/04/20

GIZAKIEN SEME ALABAK filmari buruzkoak


GIZAKIEN SEME-ALABAK PELIKULARI BURUZKO GALDETEGIA BLOGERAKO
Beheko galderak erantzunez ekarpen bat egin zure blogerako.



-Filma gogoratzeko bisitatu:
http://www.youtube.com/watch?v=NikEQy1XxDE
-Informazioa bilatzeko:
http://es.wikipedia.org/wiki/Children_of_Men
1- Zein da filmaren jatorrizko titulua?
2- Zein dugu haren zuzendaria?
3- Gidoia nobela batean oinarrituta dago, zein da horren titulua? Eta egilea?
4- Horretaz gain, aktorerik nagusienak hauexek ditugu:
5- Pelikularen propagandak honela zioen: 2027. urtea: gizateriaren azken egunak. Ez da haurrik jaio 18 urtetik hona. Zure ustez zer ondorio ekar lezake jaiotze tasak 0-koa izatea? Holako egoera posible ikusten al duzu?
6- Sipnosia (argumentua ) eman (euskaraz):

7- Amaiera irekia ala itxia da?

8- Zure iritzia eman ( gutxi, ez nahikoa, nahikoa, ongi, oso ongi, bikain):
Gidoia
Eszenaratzea
Erritmoa
Aktoren lana
Amaiera

8- Children of men delakoaren trailerra helbidea jarri zure blogean (ezin da trailerra igo, beraz, helbidea kopiatu eta kito!)
http://www.youtube.com/watch?v=NikEQy1XxDE


    2009/04/02

    Eburra Tailerra Easo Politeknikoan

    Loreak, Teknologiako irakasleak, antolaturiko irteeran Easo Politeknikoa ezagutzeko parada izan genuen. Bertako instalazioak ikusi ondoren ebur tailerrari ekin genion. Aktibitatea erakargarria suertatu zitzaigun, eta gainera labirinto moduko jostailua eraman genuen etxera. Egun horretako kronikak irakurtzeko bisitatu ikasleek haien blogetan eginiko aportazioak!