2009/03/23

ARGAZKIAK




1-Ikusteko: GAbonetako argazkiak ikusteko egizue klik hemen. Espero dut zuen gustukoak izatea.


2- Aquariumean ateratako argazkiak karpeta batean sartu.


Karpeta horri izena jarri. Horrela: zure-izena-aquarium-argazkiak


3- Karpeta hori gorde hemen: PC>Ikasleak>3E> BLOG>ARGAZKIAK


4- Argazki horietatik 10 bat aukeratu eta 3E>BLOG>taldearen-ARGAZKIAK. Argazki aukeraketa hori Picassan sartuko dugu.

AQUARIUMari buruzkoak

BLOGEAN idazlana IDAZTEKO

1-GALDERAK IRAKURRI
2-ERANTZUNEKIN IDAZLANA SORTU:

1-AQUARIUM hitza zein hizkuntzatatik etortzen da?
2-AQUARIUM hitzaz erreparatu eta esan, nola esaten da ura latinez? Eta gazteleniaz? Euskarazko hitzak zerikusirik al du (esanahiaz aparte)?
3- Gipuzkoako AQUARIUMa deskribatu bizpahiru lerrotan (non dagoen kokatuta... zenbat pisu dituen, erainkuna berria ala zaharberritua den...)

4- Bertan ugaztun handi baten hezurdura (eskeleto) ikusi zenuen . Zeinena?
5- Ikusitako animaliarik handiena?
6- Eta txikiena?
7- Harrigarriena?
8- Horietaz gain Marmokarik (medusarik) al dago?
9- Tiburoirik? Non? Horiek enbrioiak ikusteko aukerarik al dago?
10- Olagarrorik ikuitzeko aukerarik al dago?
11- Beheko pisuko manglarrekin konturatu zinen? Zer dira horiek?
12- Animaliei stressa ematen diegula esaten da. Zer esan nahi du horrek?
13- Zergatik ezin zen flasha erabili?
14- Bukatzeko, nori aholkatuko zenioke AQUARIUMa bisitatzeko?

Oharra: Idazlan moduan kontatuko du sarrera honek, txukun egin.
Argazkiak erabili

EGITEKOAK Astelehena martxoaren 23an

Ikasle estimatuak: Gelan erritmo ezberdinak daudela kontuan hartuta ez ahaztu egin beharrekoak zeintzuk diren:

1- Euskal musikari buruzko sarrera bukatuta al duzu?

2- "Munduko biztanleria" izeneko sarrera egin al duzu? (Liburuko 84ko orria erabili behar zen horretarako). Notarako da (laburpen moduan), beraz, bukatu behar da.

3-86 orrialdeko testuaren laburpena egin blogean. Erabili titulu hau: Biztanleriaren bilakaera