2009/02/17

Gure argazkiak SL


Lehenbiziko ebalualdian Arditurriko meategiak bisitatu genituen. Gogoratzen al zarete? Den-denak ez ginen joan baina bai gehienak. Egun horretako argazkiak ikusi nahi badituzue klik egin hemen



Gure komikiak SL: Strip generator erabiliz


Hona hemen 3Ekoek eginiko zenbait strip. Strip hitza ingelesatik datorkigu, "zerrenda"edo "tira" esan nahi du, eta kasu honetan komiki Tira da hain zuzen ere. Beheko loturetan klik eginda gelako ikasleek diseinatutako irudiak bistaratuko dituzu:




Gustukoa baduzue eta holakoak egin nahi izanez gero, horra hor helbidea:

http://stripgenerator.com/ Doanekoa da eta oso, oso erraza!

2009/02/10

San Blas eguna


Irteratxo bat egin genuen San Blas egunean, prestatu gabe horietako bat. Laugarrenekoek antolatuta zutena aprobetxatu genuen. Eta eguraldi eguzkitsua atera zela. Holakoek merezi dute? Zuk zer uste duzu?
Horretaz aparte, informazio pixka bat: San Blas aipatzen dugunean, besteak beste, opilak etortzen zaizkigu burura baina beste San Blas bat dago, irla zoragarria dena. Kariben dagoen horietako bat Panaman, hain zuzen. Ezagutu nahi baduzu klik egizu beheko esteketan:

Zer iruditzen zaizu? Zure iritzia eman. Horretarako "comentarioa" delakon klik egin. Gure gauza SLkoen tokirik kuttunena izan daitekeela uste duzu?